Kaleko, Urola Kostako Udal Elkarteak sustatutako zerbitzua da. Harremanetarako
  • Mintzalagun programak 5 urte bete ditu

    Urola Kostako Mintzalagun Programak 5 urte bete ditu. 2009an hasi ginen euskaldun berriak euskaldun zaharrekin elkartu eta asteroko hitzorduak egiten, euskaraz aritzeko.

    Urte horietan guztietan Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako hainbat herritarrek hartu dute parte ekimenean eta une honetan programa osasuntsu dago.
     

    Ikasturte honetan 20 talde elkartu dira astero, euskaraz aritzeko (taldeak 2-5 pertsonakoak dira), 15 talde Zarautzen eta 5 Zumaian. Guztira 67 pertsona (52 Zarautzen eta 15 Zumaian). Gainera, izena eman duten hainbat euskaldun berrik ez dute talderik izan, nahi (edo ahal) zuten egun eta orduetan talderik ez zegoelako.

    Ikasturte amaierako ekitaldia

    Ikasturte amaieran ekitalditxo bat egin ohi dugu, mintzalagunak elkartu eta antzerki, hitzaldi edo antzeko emanaldi batez gozatzeko.

    Ikasturte honen amaierako ekitaldia ekainaren 13an izan da (Zarauzko Sanz Enea kultur etxeko sotoko aretoan, 19:00etan). Oraingoan, Joxe Mari Karrereren “ipuin preerotikoak” ipuin emanaldia izan dugu. 40 lagun inguru elkartu gara, ikasturteari amaiera emateko.

    Mintzalagun programa: zer da?

    Mintzalagun Programak euskaraz dakiten pertsonak (euskaldun zaharrak) euskara ikasten ari direnekin elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten. Zer lortzen dugu:

    o Euskaldun berriak: euskaraz hitz egiteko aukera du, bertako hizkera ezagutu eta ikasteko; jendea ezagutzeko eta euskaraz aritzeko harreman-sarea zabaltzeko aukera du.
    o Euskaldun zaharrak: euskaldun berriei lagundu, bertako hizkera erakutsi, egiten ari diren ahalegina saritu eta aitortu…

    Urola Kostan 5 urte

    2009an ekin genion Mintzalagun Programari. Ekimena Urola Kostako Udal Elkartearena eta eskualdeko udalena da. Programa antolatzen eta jarraipena egiten parte hartzen dute Urola Kostako AEKk, Zarauzko Udal Euskaltegiak eta udaletako eta Udal Elkarteko euskara zerbitzuek. Programa dinamizatzeko lanak Urola Kostako AEKk egiten ditu.

    Programaren bilakaera ona izan da eta partehartzaile kopuruak gora egin du. 2009an 41 mintzakide izan genituen, 2010ean 54, 2011n 83, 2012an 76 eta 2013ko ekainean 67. Urtero, batez beste, 64 pertsona eta 18 talde inguru.

    Izena emandako pertsonak gehiago izan dira urtero, baina askotan izena eman duten euskaldun berriek ez dute talderik izan, nahi (edo ahal) zuten egun eta orduetan talderik ez zegoelako edo ordutegi horretan euskaldun zaharrik ez zegoelako.

    Hiketalagun: berrikuntza

    2013an berrikuntza bat egin dugu eta, mintzalagun taldeen metodologian oinarrituta, hika euskaraz “hika” aritzeko ikastaroa eta mintzataldeak sortu eta egin dugu. 16 lagunek parte hartu dute ekimenean. Lehendabizi 10 orduko ikastaroa egin zuten (eduki teorikoak lantzeko); ondoren, bina orduko bost saio egin zituzten, mintzatalde gidatuetan (irakasleak bideratuta) eta ondoren mintzataldea sortu dute.

    Asteroko hitzorduak, ekitaldiak, irteerak, zozketak

    Mintzalagunak astero elkartzen dira, euskaraz aritzeko. Hori osatzeko, ikasturte hasieran eta amaieran ekitaldi bana egiten dugu (hitzaldi, diaporama, ipuin emanaldia…). Horrekin batera, irteerak ere egiten ditu udaberri aldera (Zumaiako flyscha, txakolindegira bisita) eta eskualdeko kultur emanaldietara joateko sarrerak zozketatzen ditugu mintzalagunen artean (antzerki, kontzertu...).

    Esker ona mintzalagunei

    Udal Elkarteak, udalek eta programa kudeatzen eta bideratzen dugun guztiok gure esker ona adierazi nahi diegu 5 urteotan parte hartu duten mintzalagunei, euskaldun zahar eta euskaldun berriei. Lehendabizikoei beren denbora librean euskaldun berriei laguntzeko egin duten ahaleginarengatik eta euskaldun berriei egin dieten ekarpenagatik. Bigarrenei, euskara ikasi eta euskaraz bizitzeko egiten ari diren ahaleginarengatik. Eskerrik asko denoi zinez.

    Argibideak jaso edo izena eman

    Ikasturtea amaitzear da eta udan etenaldia egingo dugu. Irailean ekingo diogu 2013-2014ko izen-emateari. Dena dela, informazioa jaso nahi izanez gero, jo honako helbide hauetara:

    o Urola Kostako AEK euskaltegia; Zarauzko Udal Euskaltegia
    o Telefonoz: 943 13 01 75
    o Emailez: urolakosta@aek.org
    o www.mintzalagun.blogspot.com
     

2017, iraila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30