Kaleko, Urola Kostako Udal Elkarteak sustatutako zerbitzua da. Harremanetarako
  • Hika ikastaroak erantzun ona jaso du
    Taldea ostegunero juntatzen da, Zarauzko udal euskaltegian

    Eskualdeko 17 lagun ari dira egiten Urola Kostako Udal Elkarteak eta eskualdeko udaletako euskara zerbitzuek antolatutako hika ikastaroa.

    Irakasle-lanetan Iñaki Iturain oriotarra dabil.

    Ostegunero biltzen dira Zarauzko Udal Euskaltegian eta, bi orduz (18:30etik 20:30era), hitanoa dute hizpide: erabiltzeko arauak, normalean egiten diren akatsak, ariketak…

    Dagoeneko lau saio egin dituzte eta, beraz, bakar bat geratzen zaie saio teorikoak bukatzeko. Ondoren, beste lau saio egingo dituzte, mintzapraktikakoak.

    Ikasleak

    Ikasleen artean denetik dago: batzuek, edadetuenak, ohitura dute hika jarduteko beren eguneroko bizitzan eta maila ona daukate; beste batzuek, berriz, gazteenek, oso gutxi erabiltzen dute, edo batere ez.

    Iñaki Iturain irakasleak dio ona dela talde heterogeneoa izatea; batez ere, mintzapraktikako saioei begira. Balorazioa eskatuta, Iñakik esan du ikastaroak balio izan diola konturatzeko zer gutxi lantzen den hitanoa irakaskuntzan eta hizkuntzen irakaskuntzan: 'Taldean badago, esaterako, Euskal Filologiako neska bat, sekula hitanoari buruz ezer ikasi ez duena bere ikas ibilbidean. Egia esan, neronek ere, euskara eskolak ematen nituenean, ez nuen hitanoa batere lantzen… Hor badugu hutsune bat, osatu beharrekoa. Toki gehiago eman behar diogu hitanoari'.

     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
2017, iraila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30