Kaleko, Urola Kostako Udal Elkarteak sustatutako zerbitzua da. Harremanetarako
  • EUSKARAREN EGUNA ZARAUTZEN: Zarauzko hizkuntza txikiak

    ZARAUTZEN HITZ EGITEN DIREN EREMU URRIKO HIZKUNTZAK EZAGUTZEKO AUKERA IZANGO DUGU

    Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko Zarauzko Udalak beste hainbat ekimenen artean "Zarauzko HizkuntzaTxikiak" izeneko ekitaldia antolatu du.
     

    Zarautzen hitz egiten diren hizkuntzak 40 inguru dira, eta horietatik batzuk euskara bezala, eremu urriko hizkuntzak dira.
    Horiek gure artean ezagutarazi nahi ditugu, baina ez hori bakarrik, kanpotik etorri eta euskara ikasten ari diren herritar berriei gure esker ona ere azaldu nahi diegu.


    Ekitaldiak bi zati izango ditu, lehenengoan 8 hizkuntza ezagutuko ditugu: aymara, bereber, guarani, katalana, galegoa, punjabi, quetziquel eta mandinga. Zortzi lagunek beren hizkuntzaren berri emango digute jatorrizko hizkuntzan eta laguntzaile batek interpretari lanak egingo ditu euskarara itzuliz, hau guztia herrialde horietako irudi eta doinuak erakusten dituen bideoz lagunduta.
     

     

2017, azaroa
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30